Elkargo guztiek espedientearen lekualdaketa onartzen ez dutela kontutan hartuz, protokoloa hau izango litzateke:
Gipuzkoako Dentisten Elkargoko kide baten espedientea beste erkidego bateko Elkargo profesional batera bidaltzea.
- Interesatuak bere lekualdaketa eskatu behar du idatziz, dokumentu honen bitartez Gipuzkoa-ko Elkargoari.
- Elkargotik, dokumentazioa prestatuko da norako Elkargora bidaltzeko.
- Behin eskaera norako Elkargoan jasota, han kudeatuko dute eta kolegiatuari komunikatuko diote lekualdaketa, hala ere hau egiaztatzeko, beraiekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu, aldaketa martxan dagoela egiaztatzeko eta behar den beste dokumentazio gehigarria eramateko.
- Elkargoaren Gobernu-Batzordeak lekualdaketa onartuta, jatorri-Elkargoari komunikatuko dio Gipuzkoa.
- Elkargo berriak altako eguna ziurtatuz bidaltzen duen dokumentua jasotzen denean, jatorri-Elkargoak (kasu honetan Gipuzkoa) behin betiko baja, data berdinarekin emango dio, kolegiatua elkargoko estaldurarik gabe ez dadila inoiz egon.
Beste erkidego bateko kide baten espedientea Gipuzkoako Dentisten Elkargora ekartzen denean
- Interesatuak bere jatorriko Elkargora idatziz bidali behar du eskaera.
- Jatorrizko Elkargoak lekualdatze-eskaera bidaliko dio Gipuzkoako Elkargoari. Kasu guztietan, interesatuak Gipuzkoako Elkargoari informazio gehigarri hau eman beharko dio:
- Kolegiatu fitxa (deskargatu).
- Zigor aurrekarien ziurtagiria (DESKARGATU) eta Delitugile sexualeko erregistroko ziurtagiri negatiboa (kasu guztietan). (Deskargatu).
- Argazkia eskaneatuta.
- NAN eskaneatuta.
- Ordainketak helbideratzeko agindua. (Deskargatu) (Espedientearen lekualdaketa denez gero, eskaneatutak bidali daitezke dokumentuak)
- Gipuzkoako Elkargoko Gobernu Batzordeak aldaketa onartu ondoren, jatorrizko Elkargoari jakinaraziko dio baja egin dezan
ONLINE TRAMITERA SARTZEA